EUSKABERrek GONZALO NARDIZ saria jaso zuen atzo, Abenduak 16, Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren eskutik.Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza departamentuak, GONZALO NARDIZ saria eman dio EUSKABERri.Nekazaritza- eta arrantza-sektoreetako ibilbide profesional luzean modu berezi batean nabarmendu diren pertsonei edo kolektiboei ematen zaien saria da.Gure sektorean banatzen den aipamen garrantzitsuena da.
EUSKABER 2000 urtean jaio zen, 3 baserritar gehi Kalitatea fundazioa elkartuta.Helburua: Landa garapena. Baserritarra baserritik eta baserrian era duin batean bizitzea.
Gaur egun: Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Nafarroan 36 baserritar dira. Arrautza ekologiko eta kanperoak ekoizten dituzte, kanperoak Eusko Label zigiluarekin. Ez bakarrik arrautzarik onena, horren atzean dauden balore guztiak: bertakoa, tradizioa, jasangarritasuna, oiloen ongizatea, paisaia…familiak .
PERTSONAK…



