banner animalien ongizatea

Animalien ongizatea, landa-eremuaren garapena eta ingurumenarekiko errespetua maila altuenetan integratzen

ANDA zigiluak landa- eta ekologia-arrautzak ekoizteko legezko gutxienekoak gainditzen dituzten bizi-baldintzak bermatzen ditu. Animalien ongizatea bermatzeko, hegaztien mugikortasuna errazteko eta ingurune aberatsagoa eskaintzeko, kanpoko parkeek landaredia eta zuhaitzak izan behar dituzte. Gainera, maila anitzeko sistemak baztertzen dira, argi naturala bermatzen da eta mokoak moztea saihesten da.

Euskaberrentzat animalien ongizatea ez da baldintza osagarri bat; gure egiteko moduaren parte da. Horregatik, animalien zaintza, ingurunea eta errespetua ezinbestekoak dira gure ereduan.

ANDA 1989an sortu zen animaliak babesteko helburuarekin, eta Eurogroup for Animals erakundeko kide da. Horren bidez, animalien babesa, landa-eremuaren garapena eta ingurumenarekiko errespetua batera ulertzen dituen ikuspegia defendatzen du.

animalien ongizatea 1
anda logo