Arrautza zein baserritatik
datorren jakin nahi duzu?

Erosi duzun arrautza zein baserritatik datorren jakin nahi baduzu, arrautza-oskolean agertzen den kodea sartu besterik ez duzu egin behar.

euskaber arrautz
anda logo
eusko label logo

Sartu identifikazio-kodea

×

ID:

Granja:

Código:

Productor:

Ubicación:

Producción:

Gure baserrietatik zure etxera.

Arrautza bereziak

“Oiloak gure baserrietako askatasunean zaintzen eta mimatzen ditugu, eta guk oiloen oparirik onena jasotzen dugu horren truke”

logo euskolabel

Goxoak eta zaporetsuak. Meritua oiloena da. Oiloak zerealekin eta artoarekin elikatzen ditugu eta baserrietako belazeetan aire zabalean bizi daitezela uzten diegu, eta oiloek asko eskertzen dute hori. Zenbat eta alaiagoak, orduan eta arrautza hobeak.

logo eneek

Gozoak eta osasuntsuak. Oiloei bizitza egokia eskaintzea da giltza. Arrautza ekologikoak ale ekologikoz elikatzen diren eta askatasunean bizi diren oiloetatik datoz. Horien kalitateak arrautzaren zaporean eragiten du. Hor dago desberdintasuna.

logo anda

ANDA marka basa-oiloen eta arrautza ekologikoek osatzen dute. Bizi-baldintzak eta produkzioak animalien babesaren arloan legeriak ezarritako gutxienekoak gainditzen dituzte. Gainera, landa-eremua garatzearen aldeko apustu irmoa egiten du.

BIZI-FILOSOFIA

Zure bizi-proiektua Euskaberren eta Euskaberrekin garatu nahi baduzu, ateak irekiko dizkizugu. Naturarekin eta haren balioekin harmonian bizitzea animatzen zaitugu.