banner balioak

MISIOA

---

Euskaber bertako arrautzaren inguruan eraikitako proiektu kooperatiboa da. Gure egitekoa ez da soilik kalitate handiko arrautzak eskaintzea; gure lurrarekin, gure baserritarrekin eta gure egiteko moduarekin lotutako elikadura-eredu bat defendatzea ere bada.

Ekoizle txikien batasunetik sortu ginen, eta gaur egun ere helburu berari eusten diogu: bertako arrautzen bidez kalitatea, gertutasuna, konfiantza eta balioak uztartzea. Tokiko bizitza, lan ondo egina eta gure sustraiak gaur egungo exijentziekin uztartuz, benetan zer garen islatzen duen produktu bat eskaintzen dugu.

oiloan marrazkia
balioak euskaber

BISIOA

---

Euskaberrek etorkizunera begira lan egiten du. Baserrietan askatasunean bizi diren oiloen arrautzak jasotzen ditugu, eta gure Zaldibiako planta zentralean aztertu, sailkatu, ontziratu eta banatzen ditugu, prozesu osoan kalitatea, trazabilitatea eta konfiantza bermatuz.

Baina Euskaber ez da prozesu bat bakarrik. Euskaber sare sendo bat da, zeinetan baserriak, baserritarrek, landa-inguruneak, planta zentralak, laborategiak, banaketak, administrazioak eta markak berak bat egiten duten. Guztion artean ematen diogu zentzua proiektuari eta denak gara ezinbesteko katebegi. Gizarte-proiektu bat gara, non ekonomia, balioak, zaintza eta naturari lotutako bizimodua elkarrekin eraikitzen ditugun.

balioak 2

BALIOAK

---

Abiapuntua gure lurrarekiko errespetua da, eta norabidea, belaunaldi berriei etorkizun osasuntsuago bat uzteko konpromisoa. Euskara eta gure kultura bizirik mantentzeko grinak ere batzen gaitu, gure nortasunaren parte direlako.

Landa-garapena defendatzen dugu eta animalien ongizatea ezinbesteko oinarri hartuz, familia-ekonomia bidezkoa eta orekatua sustatzen dugu. Tradizioarekiko errespetua, sormena eta berrikuntza uztartuz, ustiategien lehiakortasuna eta errentagarritasuna indartu nahi ditugu, betiere gure egiteko moduari leial eutsiz.

balioak 3