
Gure arrautzak
EUSKAL HERRIKO ARRAUTZA BEREZIAK
HASI ETA AMAIERA ARTEKO KONTROLA
Gure arrautzek dagozkien zigiluak dituzte, eta dozena erdiko nahiz hamarreko kaxa formatuetan eskaintzen ditugu. Eusko Label arrautzen kasuan, ostalaritzara bereziki bideratutako hamabost dozenako kaxak ere baditugu. Zaldibiako gure Sailkapen Zentro modernotik landako eta ekoizpen ekologikoko arrautzak soilik ontziratzen ditugu.
Hasieratik amaiera arteko prozesuaren helburua BIKAINTASUNA da. Eta hori ez da ontziratzean hasten: oiloen zaintzan, haien ongizatean, bizi diren ingurunean eta elikadura egokian hasten da. Hor dago gure arrautzen benetako balioa.
Eusko Label, goi-mailako kalitatea
Euskaberreko Eusko Label arrautzak landa giroan eta ongizate baldintza zorrotzetan gure baserritarrek hazitako oiloetatik datoz. Oiloen elikadura zerealetan oinarritzen da, eta horri kalitate-kontrola, trazabilitatea eta banaketa azkarra gehituta, arrautza natural, osasuntsu, zaporetsu eta kalitate handikoak lortzen ditugu.
Guretzat, Eusko Label ez da zigilu bat bakarrik: jatorria, kontrola eta konfiantza adierazten dituen bermea da.


Gure baserritarrek badakite nola zaindu beren oiloak. Emaitza: kalitate bikaineko arrautzak
Gure arrautza ekologikoak mimoz eta arduraz ekoitzitako arrautzak dira, osasuna, iraunkortasuna eta ingurumenarekiko errespetua lehenesten duten pertsonentzat. Haien kalitatea elikadura ekologiko eta orekatuan, baserri bakoitzeko oilo-kopuru mugatuan eta animalien zaintza profesionalean oinarritzen da.
Lortzen dugun emaitza ez da arrautza bakarrik, gure egiteko moduaren isla da.
Larraz
Larraz, Euskaber kooperatibaren parte izanda, Nafarroan askatasunean hazitako oiloen arrautzak ekoizten dituen baserritar taldea da. Larrión eta Arbizuko baserriek osatzen dute, eta modu artisau eta jasangarrian kalitate handiko arrautzak ekoizten dituzte etaberen kalitatea, Produkzio Integratuaren ziurtagiria eta Reyno Gourmet zigiluarekin bermatzen dute.
Tradizioa, berrikuntza eta landa-bizitza uztartuz, Larrazen helburu nagusia Euskaberrena berarena da, baserrian eta baserritik bizi ahal izateko baserritar familiei bizimodu duina bermatzea.

Badakizu zer esan nahi duen arrautza-oskolean agertzen den kodeak?
Arrautza baten oskolean agertzen den kodeak informazio baliotsua ematen du: nola ekoitzi den, zein herrialdetakoa den, zein probintziatan ekoitzi den eta zein baserritatik datorren. Kode horrek trazabilitatea bermatzen du, eta kontsumitzaileari erosten duen produktuaren jatorria ezagutzeko aukera ematen dio.

1
Lehen zifra: oiloak hazteko modua
0: Ekoizpen ekologikoa.
1: Landako oiloen arrautzak.
2: Oilotegian aske bizi diren oiloen arrautzak.
3: Kaiola egokituetan bizi diren oiloen arrautzak.
ES
Hurrengo bi hizkiak:
Ekoizpenaren estatu kidea.
20
hurrengo digituak:
Probintzia
04913
Gainerako digituak:
Ekoizpen-baserria
Arrautza zein baserritatik
datorren jakin nahi duzu?
Erosi duzun arrautza zein baserritatik datorren jakin nahi baduzu, arrautza-oskolean agertzen den kodea besterik ez duzu sartu behar. Horrela, zure arrautzaren jatorria zuzenean ezagutu ahal izango duzu.



Sartu identifikazio-kodea
