Beste urte batez, Euskaber Bilboko Aste Nagusiko hitzordu herrikoienetako baten parte izan da, Patata Tortilla Lehiaketa jendetsu eta dibertigarriaren ezinbesteko elementu bihurtu gara. 400 parte-hartzaile baino gehiago bildu zituen Areatzako topaketak, eta bertan, Euskaberrek, jendearekin, tokiko gastronomiarekin eta lurraldearekin egoteko konpromisoa irmoa erakutsi du.
Bilboko Areatzak patata, arrautza eta zartaginen usaina hartu zuen atzo Bilboko Aste Nagusiko Gastronomia Lehiaketako egun jendetsuenetako batean. Bilboko Konpartsek antolatutako Patata Tortilla Lehiaketak ehunka kuadrilla eta herritar elkartu zituen, eta Euskaberren arrautzak izan ziren, beste urte batez, prestatutako tortillen ezinbesteko osagaietako bat.



Euskaberrentzat, horrelako hitzorduetan parte hartzea ez da produktu bat eskaintzera mugatzen. Gure arrautzak bertan egoteak gure proiektuaren oinarrian dauden balioekin bat egiten du: bertako produktua, kilometro 0, kalitatea, lehen sektorea eta jendearekiko gertutasuna. Euskaberrek, kalean, jaietan eta gure inguruko komunitatea elkartzen den tokietan egotea du helburua.
Aurten ere Euskaberrek protagonismo berezia izan zuen lehiaketan. Epaimahaikideen artean Ander Zabala, Otxandioko Bentabarri baserriko Euskaberreko ekoizlea izan baitzen tortilla onenak aukeratzeko epaimahaikidetako bat. Euskaberreko ekoizle den José Manuel Nieto Mungiarrak eta Haziko zuzendaria den Raimundo Ruiz de Escuderok bigarren saria banatu zuten.



Jai giroan eta herritarrekin batera hitzordu gastronomikoaz gozatzeko, Bilboko Aste Nagusiko hainbat aurpegi ezagun ere igaro ziren bertatik, tartean Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea, Onintza Enbeita, 2026ko pregoilaria eta Ainhoa Urrejola, txupinera.
Konpartsen kategorian Satorrak taldeak irabazi zuen, eta ehiaketa orokorrean, bigarren urtez jarraian, Patatalde izan zen. Azken hauek, gainera, Euskaberrek emandako sari berezia eskuratu zuten: urte osorako arrautzak doan.
