Azalorea bexamela, bakailaua eta Euskaber arrautza

20 Ira 2023

Kaixo guztioi!

Gaurkoan ere errezeta sinple batekin gatoz, @amataberna ren eskutik.

OSAGAIAK:

  • Gurina 60gr
  • Azalore1
  • Irina 60gr
  • Esnea litro 1
  • Gatza eta piperbeltza
  • Euskaberreko rrautza egosia

Hasteko, euskaberreko arrautzak egosiko ditugu 10 minutuz gutxi gora behera eta ondo hozten utziko diegu. Ondoren azalorea moztuko dugu zuhaitz txiki batzuk izango balira bezala, eta neurri berdinean bakailao  moztuko dugu, aurretik azala kendu ondoren.

Laberako erretilu bat hartuko dugu, arrautza zatituko dugu, ondoren azalore eta bakailao gordinarekin nahastuko dugu, dena ondo zabalduko dugu eta gainetik gatza eta piperbeltza botako diogu.

Bexamela egiten hasiok gara, lehenik gurina berotuko dugu piperbeltz apur batekin, irina gehituko diogu, ondo nahastu ondoren, esne hotza botako diogu eta berriro nahastuko dugu.

Oraindik beroa dagoela aprobetxatuz, bakailao, azalore eta arrautzen gainetik zabalduko da, eta labera sartuko dugu 10 minutuz gutxi gora behera.

Bukatzeko, gainetik norberari gehien gustatzen zaiona bota diezaioke, (fruta lehorrak etab.)

Coliflor con bechamel bacalao y huevo cocido

On egin denei !