Egun on guztioi !
Gaurkoan ere Jabiren eskutik errezeta eder batekin gatoz !
OSAGAIAK:
- Berenjena 1
- Euskaber arrautzen 4 gorringo
- Soja saltxa
- Ozpina
- Kayena pikante bat
- Perrexila
Labea aurrez berotzen ipiniko dugu 200º tara.
Erretilu batean, berenjenak zabalduko ditugu, olio eta gatz pixka batekin. Zilar paperean bilduko ditugu berenjenak eta ordu betez utziko ditugu.
Zuritu eta ondoren hozten utziko ditugu.
Aparteko ontzi batean, 4 gorringo, soja saltsaren goilare bat, eta aurrez berenjenarekin erabilitako ura aprobetxatuz, bertako beste koilarakada bat.
Saltsa hau ondo nahastuko dugu eta prest utziko dugu ondoren berenjenei botatzeko.
Azkenik, etxeko “tximitxurri” bat egingo dugu, etxeko botila huts bat hartuko dugu, bertan egiteko nahasketa hau. 4 butzuri hortz txikitzen hasiko gara, honi, ozpina gehituko diogu (botila baten erdia), ur pixka bat, perrexila txikituta, kaiena pikantea eta olio pixka bat. Botilaren barrukoa ondo nahastuko dugu eta “tximitxurri” hau amaitutzat emango dugu.
Azkenik, berenjenak platerera ontziratuko dugu, eta lehenengo egin dugun zuku hori botako diogu, baina pauso garrantzitsuena… Etxeko “tximitxurri” hori botatzea gainetik.
ON EGIN GUZTIOI !!
