Kaixo Kaixo !!!
Gaurkoan, errezeta oso tipiko batekin gatoz, baina toke berezia emango dion osagai bat ekartzen dizuegu!
OSAGAIAK (4 pertsonentzako)
- Dilista egosiak (400gr)
- 2 azenario
- 4 Euskaber arrautza
- Olibak (hezurrik gabe)
- 3 atun lata oliotan
- Ilarrak (50gr)
- Piper erreak
- Ozpin pepinilloak (8)
- Tipula laurdna (ez da beharrezkoa)
- Maionesa
Lehenik, toke berezia eman behar dion osagaia beharko dugu, egositako DILISTAK!
Azenarioetatik hasi, zuritu, moztu eta gatz piska batekin irakitzen jartzen ditugu 10 bat minutuz. Ondoren, azenarioaren ur berdinean ilarrak gehituko ditugu, eta kazola desberdin batean, Euskaberreko arrautzak jarriko ditugu irakiten 12 bat minutuz.
Osagai guztiak txikituko ditugu; atuna, olibak, pepinilloak, tipula, azenarioa, arrautzak eta piper erreak. Hori guztia dilista xukatuak ditugun bolari gehituko diogu, eta masa bat egitea lortuko dugu, dena bateratua dagoenean, maionesa ipiniko diogu eta masa bat lortuko dugu.
Eta azkenik, pausu garrantzitsuena! Disfrutatzea!!
