Joan den ostiral arratsaldean aurkeztu zen Donostialdea Bizikletan Txirrindulari Eskolaren 2025eko denboraldia Donostiako Udaletxeko pleno aretoan. Ekitaldi jendetsuan, haur eta gazte ugari izan ziren protagonista, eta bertan bildu ziren familiek, entrenatzaileek eta erakundeetako ordezkariek denboraldi berriari hasiera emateko une berezia partekatu zuten.
Aurkezpenean zehar, denboraldirako egutegia eta lan-ildo nagusiak azaldu ziren, aurredenboraldian egindako lanari errepasoa egin zitzaion, eta taldeek jantziko dituzten maillot berriak aurkeztu ziren. Giro hurbilean eta ilusioz beterik, eskola osatzen duten txirrindulari gazteek euren lekua hartu zuten agertokian, etorkizunera begirako proiektu baten isla argia bihurtuz.
“Proiektuan parte-hartzeko esan ziguten lehen unetik jakin bagenekien bide hau elkarrekin egingo genuela. Ilusioz beterik gaude”
Ekitaldiko une garrantzitsuenetako bat Euskaberren parte-hartzea izan zen. Izan ere, aurten lehen aldiz Donostialdea Bizikletan Txirrindulari Eskolaren proiektuan babesle izango baita.
![]() |
![]() |
![]() |
Euskaber, balioak dituen marka
Karmele Pikabea Euskaberreko gerenteak,azpimarratu zuen moduan: “Euskaberren ez dugu babesletza bat irudi-kontu huts gisa ulertzen; guretzat konpromiso bat da, balioak partekatzeko eta komunitateari benetako ekarpena egiteko modu bat”. Bere hitzetan, proiektu honetan aurkitu dute Euskaberren defendatzen duten filosofia bera: “bertakoarekiko lotura, talde-lana, diziplina, komunitatearen indarra eta gazteen heziketa”.
Donostialdea Bizikletan Txirrindulari Eskolaren lana ez da soilik kirol arlokoa Euskaberren esanetan, gizartean eragin positiboa duen egitasmo sendoa baizik, sustraitua eta belaunaldien arteko erreleboa bermatzen duena. “Horrelako proiektuak ez dira bakarrik mantentzen; zaindu egiten dira, eta elkarrekin eraiki eta gure ardura ere bada. Proiektuan parte-hartzeko esan ziguten lehen unetik jakin bagenekien bide hau elkarrekin egingo genuela. Ilusioz beterik gaude” gaineratu zuen.
Aurkezpen ekitaldiak agerian utzi zuen babesletza hau ez dela marka bat jartzera mugatzen den akordioa, balioetan oinarritutako lankidetza baten hasiera baizik. Denboraldi berria ilusioz eta indarrez abiatuko dute, eta Euskaber bidelagun izateak sendotu egiten du Donostialdea Bizikletan Txirrindulari Eskolaren etorkizuneko bidea.



