Euskaber arrautzak eta onddoak porru patatarekin

21 Ira 2023

Kaixo guztioi!

Gaurkoan ere, @amataberna ren esktik ekarriko dizuegu errezeta.

OSAGAIAK:

  • Ondoak ( patataren kantitate berdina)
  • Arrautzak (1 pertsonako)
  • Porruak (2 porru txiki pertsonako)
  • Patata 1 (2 pertsona)
  • Salda begetala edo ura

Lehenik, arrautzak eta onddoak neurri berdinean mozten hasiko gara, ondoren, porruak txikitu eta zartagian pasako ditugu gurin-intxaurra, gatza eta piperbeltzarekin.

Porrua izerditu eta kolore gardena hartzen hasten denean, patatak gehitu eta zartagian pasatuko digu, jarraian, onddoak erantsi eta pare bat buelta emango dizkiogu, kontu handiz, puskatu gabe.

Nahasketa honi salda botako diogu dena tapatu dezan, patata samur bat lortu arte, behin gixatua prest dugula, pertsonako arrautza bat gehituko diogu.

20 – 30 bat minutu utziko dugu jalkitzen.

              ¡ON EGIN!