Egun on lagun !
Gaurkoan ere, Jabi Riveraren eskutik ekarritako errezeta erraz bat ekartzen dizuegu.
OSAGAIAK:
- Euskaber arrautza bat
- Sardina 1
- Bi hortz batzuri
- Kaiena pikante bat
- Tostada bat
Hasteko, tostada bat zartagian pasatuko dugu piska bat.
Zartagi bat hartuko dugu, bertan batzuriak txikituta botako ditugu, kaienarekin, olioa berotzen denean, sardina botako dugu 10 segunduz, ez dugu nahi sardina gehiegi kiskaltzea.
Jarraian, sardina egin dugun zartagi eta olio hori erabiliz, Euskaber arrautza frijituko dugu bertan, sardina saborea aprobetxatuz.
Azkenik, tostada plateran jarri, Euskaber arrautza jarri gainean eta sardina papurtuko diogu gainetik.
Pauso garrantzitsuena beti bezala…. JATEA !!
ON EGIN !!!
