Patata tortilla espinaka eta gazta urdinarekin

21 Ira 2023

Kaixo Kaixo !

Tortila patata bat ekartzen dizuegu gaur! Baina ez tortila patata tipikoa !

OSAGAIAK: 

  • Espinaka 1
  • Gazta urdina
  • Patata
  • 6 euskaber arrautza

Patata garbitu eta zuritzen hasiko gara, bein hori eginda, patata zuritzailearekin, tira fin finak egingo ditugu (labana erabili gabe). Zartagi batean patata lamina fin horiek frijituko ditugu eta ondoren olio soberakina kendu.

Aparteko bol batean, 6 Euskaber arrautza irekiko ditugu, eta pixkanaka patatak bertan jaulkitzen hasiko gara baina ez dugu nahastuko, azkenik, espinaka eskutara bat eta gazta urdina zatituta botako diogu, eta behin osagai guztiak bolean edukita, nahastuko dugu.

Azken pauso bezala, zartagira bota tortila, buelta eta buelta eginda nahikoa, barrutik urtsu gelditu dezan, eta orain garrantzitsuena … ON EGIN !